Amurrioko Udaletik jakinarazi dute hainbat moldaketa egingo dituztela hiriguneko trafiko seinaleetan. Berriz margotuko dituzte hainbat trafiko kartel, hobeto ikusi daitezen. Zebrabide batzuk agerikoagoak bihurtzea ere aurreikusi dute. Aparkaleku plaza batzuk kenduko dituzte horretarako, Aldai kaleko aparkalekuaren irteeran eta elizaren biribilgunean.
Hortaz gain, elbarrituentzako bi aparkaleku berri jartzea aurreikusi dute “udaleko irisgarritasun planen baitan”. Ayala etorbidean egongo da plaza horietako bat eta Feredico Barrenengoa kalean bestea. Mintegi kalean, aldiz, zirkulazioaren noranzkoa aldatuko dute, “toki horretako bide segurtasuna hobeagoa izan dadin”.