Abiadura kontrolatzeko radarra erabiliko du udalak hainbat auzotan

Erredakzioa 2017ko eka. 15a, 17:49

Radar baten irudia. / Pixabay

Herritarrek auzo-asanbladetan adierazitako kexei erantzuna emateko jarriko du martxan udalak neurria.

Amurrioko Udalak jakinarazi du ibilgailuen abiadura kontrolatzeko radarra erosi duela eta hilabete honetan hasiko dela erabiltzen ondorengo auzo eta kaleetan: Landaburun, Landakon, Aldain, Aldaiturriagan eta Bañuetaibarren.

Ekainaren 26tik uztailaren 2ra arte iraungo du abiadura kontrolatzeko ekimenak, bat eginez Eusko Jaurlaritzak, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) eta Europar Batasunak antolatzen dituzten beste kanpainekin.

Josune Irabien alkateak azaldu du auzo batzarretan adierazitako kexei erantzuna emateko abiatu dutela egitasmoa: “Ibilgailuak azkarregi igarotzen direla adierazi dute herritarrek Alkinar, San Jose, Goikolarra, Bañuetaibar, Landako eta San Roke auzoetako azken hiru urtetako asanbladetan”.

Guk Bairen eskaerak
Radarraren inguruko mozioa aurkeztu du Guk Baik, hilabete honetako udalbatzan eztabaidatzeko. Bi gauza eskatu ditu udal-talde politikoak: radarrarekin biltzen den dirua zebrabideen ikusgarritasuna hobetzeko eta trafikoaren segurtasuna bermatzeko baliatzea eta hitzaldi irekia antolatzea, herritarrak informatu eta kontzientziatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide