Ederki hasi du denboraldia Luisa Ibarrola saratxoarrak. Bizkaiko Txapelketako proba izan zuen igandean Sodupen, Euskadiko Openerako karrera puntuagarria zen lasterketa.
Euskadiko Openeko antolatzaileen galderei erantzunez, hasierako aldapako zailtasunak nabarmendu ditu saratxoarrak: "Oso gogorra zen, baina ahal duguna egin dugu". Egindako lanari esker liderra izaten jarraituko du.
Hurrengo lasterketak
Asteburua atzean utzita, aurrera begira dago aiaraldearra. Madril izango du hurrengo geltokia, datorren astean izango baitu karrera bertan. Bi asteko oporraldia izango du ostean atsedena hartzeko. Ondoren helduko dio Espainiako txapelketari: "Ea zelan ateratzen den".