Gaur aurkeztuko duzu “Las Reliquias del Apocalipsis” liburua, zeri buruzkoa da?
Eleberriak Dani Ramirezen historia kontatzen du, eta nola, bizitzen aferak direla medio, bukatzen duen Erromako gaizkile batentzat lan egiten. Ideia sortu zen Erromara egindako batxilergoko bidaian, baina oso modu ezberdinean.
Ez daukat oso argi zergatik idatzi nuen, betidanik izan dut asmoa gauzak idazteko, baina ezerk ez zidan gustatzen guztiz, liburua hasi nuen arte.
Hau da zure lehen liburua? Zein izan da prozesua?
Bai, hau da lehen liburua. Prozesu gogorra izan da, nahiko kritikoa bainaiz idazten dudanarekin, eta gauza ugari aldatu dut hilabete hauetan.
Jatorrizko ideiatik nahiko urrun dago emaitza. Bukatu nuenean konfiantzazko jendearen oniritzia jaso (horiei gustatu izan ez balitzaie, litekeena litzateke ez plazaratzea) eta jakin izan nuen argitaletxe baten lehiaketa zegoela. Aurkeztu nuen, ez nuen irabazi, baina hilabete batzuen buruan berriro bidali nuen eta urtarrilean esan zidaten argitaratuko zutela.
Nola sortu zen idazteko zaletasuna?
Betidanik sormen handia izan dut, istorioak eta pertsonaiak sortzea, mundu fantastikoak eta gauza horiek guztiak. Denbora kontua zen hori nolabait islatzea.
Zer topatuko du irakurleak liburuan?
Abentura. Nola lagun talde batek Erroman bukatzen duen kide bat laguntzeko, handiegia den arazo batean. Esan didatenez, intrigazko istorioa, orriz orri harrapatzen duena.
Amaieran denetarik dago; amodioa, akzioa, intriga, misterio apurra... Uste eta espero dut jendeak gogoko izango duela liburuaren orrialdetan topatuko duena, gehienbat, ezusteko aldaketak daudelako.
Proiektu gehiago dituzu?
Gehiegi. Nire burua borborka dago etengabe, beraz, istorio berriak sortzen nabil beti. Batzuk jasotzen ditut uste dudalako onak izan daitezkeelako, beste batzuk baztertzen ditut gehiegi korapilatzen ditudalako, eta beste batzuk ahazten ditut.
Kutxan hainbat istorio dut bukatu gabe, eta beste batzuk amaiturik. Gutxinaka plazaratuko ditut.