Bihartik igandera arte luzatuko dira Delikako Jaiak

Erredakzioa 2017ko eka. 29a, 07:00
Iazko jaien irudi bat. / aiaraldea.eus

Orbanak eta Honat taldeek girotuko dituzte jaiak.

Bihar (ekainak 30) hasiko dira Delikako Jaiak. Gaueko bederatzietan izango da txupinazoa, eta berbena egongo da gero, DJ Juanmarekin.

Larunbat eta igandean beste hainbat ekintza egingo dira herrian: umeentzako jolasaka, karta txapelketak, kontzertuak, herri kirolak edota idi probak, besteak beste. 

EGITARAU OSOA

Ekainak 30, ostirala

21:00 // Txupinazoa suziri eta kanpai errepikekin

00:30 // Berbena DJ Juanmarekin

Uztailak 1, larunbata

14:30 // Herri bazkaria

17:00 // Mus txapelketaren hasiera. Izena 16:15etan eman behar da Delika lagun gastronomia elkartean, 20 euroren truke.
1. saria: Izen-emateekin lortutako diruaren % 50a eta oroigarria
2. saria: Izen-emateekin lortutako diruaren % 25a eta oroigarria
3. saria: Izen-emateekin lortutako diruaren % 15a.
4. saria: Izen-emateekin lortutako diruaren % 10a.

18:00 // Ume txikientzako jolasak (apara jaia egongo da, eguraldiak uzten badu)

18:30 // Briska txapelketa

0:30 // Erromeria Honatekin eta disko dantza

7:00 // Txokolatada

Uztailak 2, igandea

13:00 // Eukaristia elizan Amurrioko abesbatzarekin

17:30 // Herri kirolak eta idi-probak, ondorengo bikoteekin:
Joseba Bikarregi (Erandio)
Aurrekoetxea anaiak (Bermeo)
Juantxo Ortiz (Laudio)

19:00 // Kontzertua Orbanak taldearekin

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide