Hornidura-sarea berritzeko eta Reforren “erabilera anitzeko jokalekua” eraikitzeko diru-laguntza eskatu du udalak

Erredakzioa 2017ko uzt. 3a, 08:20

Erabilera anitzeko zelai bat eraikiko dute Reforren. / aiaraldea.eus

Milioi bat euro baino gehiago baliatuko da bi proiektuak egiteko.

Bi proiektu aurkeztu ditu Amurrioko Udalak Foru Planera, Aldundiak diruz lagundu ditzan. Hornidura sarea berritzean datza egitasmoetako bat. “Zuntz-zementuzko eta burdinurtuzko hodi guztiak eta polietilenozko hodi tarte guztiak kenduko dira, etengabe gertatzen direlako matxurak”, zehaztu dute udaletik. Gaineratu dutenez, horretarako ondorengo kaleetan egingo dira obrak: Bañuetaibar, Landako, Ugartebetxi-Refor, Aiara-Aldai, Aresketa,  Aresketamendiko aldapa, Sagartoki, Boriñaur plaza, Sagarribai eta Lejarzoko depositurako aldapa. Azken kale horretako obrara bideratuko da inbertsio handiena, 220.000 eurokoa. Aurrekontu osoa 908.594,23 eurokoa izango da.

Erabilera anitzeko jokalekua
Foru planera aurkeztuko den bigarren proiektua Refor industriagunean egiteko izango da. Zelai sintetikozko jolaslekua eraikitzea da asmoa, futbol zein errugbi partidak jokatzeko balioko lukeena.

Udaletik azaldu dute gaur egun dauden azpiegiturek “egiturazko arazo larriak” dituztela: “zelaiek ez dituzte betetzen futboleko eta errugbiko federazioek eskatzen dituzten gutxieneko neurriak, drainatzeko arazoak daude, argiztapena ez da nahikoa, perimetroko itxiturak hondatuta daude eta kirol ekipamenduak higatuta daude, besteak beste”.

1.071.925,08 euro bideratuko dira obra horretara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide