Amurrioko Udalak erabaki du bere diruzaintzako soberakina baliatzea “premiazko hainbat jardun” egiteko. 562.216,52 euro baliatuko ditu guztira, 15 inbertsio egiteko:
*Iturralde-Elexondoko oinezkoen eremua egokitzea.
*Larraben 20 plazako aparkaleku bat eraikitzea.
*Landaburun autobus-geltoki bat eraikitzea.
*Kaleak eta bideak asfaltatzea.
*Auzo-bideak konpontzea.
*Herritarrentzako Arreta Zerbitzua sortzea.
*San Roqueko aterpean komun bat eraikitzea.
*Udaltzaingoaren bulegoak egokitzea.
*Parke eta lorategietarako ibilgailu elektrikoa.
*Naturbideetarako bi pasabide egitea.
*El Refor-eko gimnasioan airea berritzeko sistema bat instalatzea.
*El Reforreko fatxada egokitzea.
*Abeltzaintza sustatzeko azpiegiturak hobetzea (itxiturak, bideko parrila eta uraska).
*Herritarrek parte hartzeko proiektuak.
*Informatikako materiala erostea.
Amurrioko alkatea den Josune Irabienek zehaztu du formula hori erabili dela “Estatuko araudi-aldaketari esker orain udalek soberakineko baliabideak erabil ditzaketelako inbertsio jakin batzuk egiteko”.