Irailaren 7tik 9ra egongo da Aiara Dantza Taldean izena emateko epea

Erredakzioa 2017ko uzt. 3a, 11:59

Aiara Dantza Taldearen emanaldi baten irudia. / aiaraldea.eus

Hiru talde osatuko dituzte, eta 30 eurokoa izango da urte osoko kuota.

Datorren ikasturteari begira jarri da dagoeneko Aiara Dantza Taldea. Taldeko kideek jakinarazi dute irailaren 7tik 9ra egongo dela antolatzen dituzte ikastaroetan izena emateko epea. Dantza taldeak Reforren duen lokalera bertaratu behar da horretarako, ondorengo ordutegian: irailaren 7 eta 8an 18:00etatik 20:00etara eta irailaren 9an 10.00etan 12:00etara. 30 eurokoa izango da urte osoko kuota.

Hiru talde egongo dira datorren ikasturtean, eta bakoitza 20 kidez osatua egongo da gehien jota. Hauek izango dira talde bakoitzaren ezaugarriak:

*Umeak (5-16 urte bitartekoak, txikienak 2012an jaioak): Entseguak asteazken eta ostiraletan izango dira 17:00etatik 18:00ak arte.

*Helduak (16 urtetik gorakoak): Entseguak asteazkenetan izango dira, 18:00etatik 19:00ak arte. Talde honetan erromerietarako dantzak ikasteaz gain, plazan egiteko dantzak ere ikasiko dituzte eta Aiara Dantza Taldearen dantzaldietan parte hartzeko aukera izango dute.

*Dantza Plaza (16 urtetik gorakoak): Entseguak larunbat goizetan izango dira, 13:00etan. Talde honetan erromerietako dantzak ikasiko dira.

Taldetik ohartarazi dute  behin izena emanda ez da kuotaren kostea itzuliko. Errua dantza taldearena izatekotan bakarrik itzuliko da kuotaren kostea; azken orduko ordutegi aldaketak badaude, adibidez.

Taldearekin harremanetan jartzeko korreo bat plazaratu dute: aiaradantzataldea@gmail.com. Bi telefono zenbaki jarri dituzte baita interesdunen eskura:  688 662 554 -Igone-  eta 688 812 199 -Karlota-.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide