Asteburu honetan ospatuko dira Amurrioko Goikolarra auzoko jaiak. Duela bi urte berreskuratu zituzten festa horiek auzokideek, 14-15 urtez ospatu gabe egon ostean. Iazko egitarauaren oso antzekoa izango da aurtengoa. Ostiralean hasiko da festa, larunbat gauera arte luzatzeko; eta ez dira faltako jada tradizio bilakatu diren ekintzak: igel-toka txapelketa, sevillana erakustaldia edota umeen motor lasterketa, besteak beste.
EGITARAU OSOA
Uztailak 7, ostirala
19:00 // Pintxo-potea eta ohe elastikoa
19:30-21:00 // Zunba, Izaskun del Cerrorekin
22:00 // Saski zozketa
Uztailak 8, larunbata
11:00-14:00 // Ur-puzgarria
12:00 // Txupinazoa, luntxa herriko auzokideentzat eta plaka banaketa
12:30 // Igel-toka txapelketa (Haurren kategoria). Izen ematea: 1 euro, 15 minutu lehenago
13:00 // Igel-toka txapelketa (Helduen kategoria). Izen ematea: 1 euro, 15 minutu lehenago
16:30 // Landaburugoiko kaleko horma margotzea. Izen ematea: Txosnan, unean bertan (gehienezko adina: 12 urte)
17:30 // Umeentzako jokoak (moto lasterketa egongo da ume txikientzako, parte hartzeko motorra eraman behar da)
19:00 // Sevillana dantzaldia
20:30-22:30 // Disko-festa
22:30 // Saski zozketa
23:00-3:00 // Disko-festa
00:00 // Txokolatada
3:00 // Igel-toka txapelketa. Izen ematea: 1 euro, 15 minutu lehenago txosnan
Iazko jaietan eginiko bideo-erreportajea: