Bihar amaituko dute grabaketa. Filmaren zuzendaria Miguel Parra kazetaria eta zineman aditua da. Antzezleak, besteak beste, Natalia Mateo ("Amar en tiempos revueltos", "Azuloscurocasinegro", "El patio de mi cárcel) eta Javier Godino ("El secreto de sus ojos", "El comisario", "Hospital Central") dira.
Sonia Paciosek proposatu zion zuzendariari Lezaman gauzatzea proiektua. Istorioaren ardatza da familia baten lorategian guda zibileko hobi komun bat agertzen dela eta aitzakia hori hartuta memoria historikoa jorratuko du filmak.

