Gaur goizean hasi dira Tertangako Jaiak. Hamaiketan egin da txupinazoa, eta meza egon da gero. Trikitixaren doinuek eta haurrentzako jokoek osatuko dute gaurko prestatutako egitaraua. Meza eta bolo-jokaldia egongo dira bihar, baina ostiral eta larunbata izango dira egunik indartsuenak. Kontzertuak, mus txapelketa eta afari herrikoia egongo dira asteburuan, besteak beste.
EGITARAU OSOA
Uztailak 10, astelehena
11:00 // Txupinazoa, kanpai errepika eta suziriak
12:00 // Meza patroiaren ohorez
13:00 // Trikitixa enparantzaren inguruetan
13:30 // Tarta baten zozketa elizaren arkupeetan
15:30 // Kalejira Tertangako etxeetatik trikitixarekin
18:00 // Haurrentzako jolasak pilotalekuan, Urtxintxa taldearen eskutik
Uztailak 11, asteartea
12:00 // Meza eta ondoren janaurrekoa
18:00 // Herrikoentzako bolo jokaldia
Uztailak 14, ostirala
22:00 // Txupinazoa eta txosna irekiera pilotalekuan
23:30 // Kontzertua eta berbena: Ostargi eta Garilak 26
Uztailak 15, larunbata
16:30 // Mus Txapelketan izen ematea (15 euro)
17:00 // XXIV. Mus Txapelketa
Sariak:
1. Txapelak + 150 euro
2. Botila sorta + 70 euro
3. Botila sorta + 30 euro
20:30 // Afari herrikoia Arrastariako herritarrentzat, Jai Batzordearen eskutik, musikarekin lagunduta