Obrak egingo ditu Amurrioko Udalak Lucas Rey eta Zabaleko Ikastetxeetan.
Hesiak aldatzean datza Lucas Reyn egingo den obrak. Eskolaurreko eta eraikin nagusiko jolastokiak banatzen dituen harresiko hesiak aldatuko dira, "narriadura egoera larrian" daudelako. 6.068,15 euro baliatuko dituzte horretarako.
Leihoak aldatzean datza, aldiz, Zabalekoko obra. Gaur egun daudenak eraikina egin zen garaikoak dira, eta energia galera handia eragiten dute, udalak adierazi duenez. Hori dela eta, aluminiozko leihoengatik ordezkatuko dituzte. 35.997,50 euroko aurrekontua baliatuko dute horretarako.