Baltasar Delgado Ugaokoa zen, baina bere bizitzako azkenengo urteak Zeberion eman zituen. Gerran borrokatu zen Gonzalez Peña batailoian eta Arabako erasoaldian zauritu zuten San Pedron, matrailezurra apurtu zioten, alegia. Bere unitateak 200 baja izan zituen bataila odoltsu horretan.