Amurrioko Udalak jakinarazi du duela gutxi berritu duela Europako Erkidegoko ingurumen-kudeaketa eta ikuskaritza sistemaren EMAS ziurtagiria, “oso emaitza onekin”. Tokiko erakundeak “ingurumena zaintzeko duen konpromisoa” azpimarratu du ziurtagiri horren txostenak, udaletik jakinarazi dutenez. Herrian eginiko hainbat ekintza goraipatu ditu informeak, AmurrioEKOiztu programa edota Energia Jasangarriko Ekintza Plana, besteak beste.
Gomendioak
Udalak egin ditzakeen hainbat hobekuntza ere proposatzen ditu txostenak, hala nola: “Ingurumena kudeatzeko sistema ISO 14001 arauaren 2015eko bertsiora egokitzen jarraitzea eta Tokiko Ekintza Plana PAL (2014-2020) urteko planetan hedatzea, ekintzen, epeen eta baliabide-esleipenaren eskutik”.