Datorren astearekin batera hasiko dira Larrinbeko Jaiak, uztailaren 24an, eta hurrengo egunera arte iraungo dute. Ekintza ugari prestatu dituzte jai batzordeko kideek bi egun horietarako: mus txapelketa, herri afaria, erromeria... bi musika emanaldi egongo dira baita: Honat erromeriarena eta Xaibor DJarena.
Uztailak 24, astelehena
19:00 // Mus Txapelketaren XVIII. edizioa
Izen ematea: 20 euro
Saria: Oroigarria eta jasotako diruaren portzentaje bat
22:30 // Herri afaria: Parrillada (5 euro)
00:00 // Honat taldearen kontzertua
Uztailak 25, asteartea
11:30 // Kanpai errepika
12:00 // Santiago Apostoluaren omenezko meza, Larrinbeko abesbatzaren laguntzarekin
12:30 // Larrinbeko abesbatzaren kontzertua
13:00 // Altarraketa dantza taldearen dantza ikuskizuna
20:00 // Gorriti eta bere animaliak
21:00 // DJ Xaibor