EH Bilduk adierazi du uztailaren 27ko udal osoko bilkuran abiatu zutela gazteentzako enplegua sustatzeko diru-laguntzen deialdirako espedientea eta hori posible izan dela bere jarduerari esker.
Oharrak gaineratu du trebakuntza beken eta enpresa txikiak sortzeko deialdiak EH Bilduk bultzatu dituela eta, guztira, 58.400 euro inbertituko dituela udalak bietan.
Koalizioak nabarmendu du diru gehiago bideratu nahi zutela xede horretara eta, berez, aurtengo deialdiak harrera ona izanez gero, horren alde lan egingo dutela.
12 beka
2017an 12 beka emango zaizkie langabezian dauden edo enplegua hobetzeko asmoa duten gazteei. Udalerrian erroldaturik egon behar dute eta lizentziatura, gradua edota goi mailako zikloa amaituta eduki behar dute. Beka hori ez itzultzeko diru-laguntza da.