Istripua izan du kamioi batek Lezama eta Baranbio arteko bidean, Inoxo parean. Guraizea egin du eta errepidearen eskumako aldea okupatzen geratu da. Ertzaintza bertaratu da tokira eta trafikoa motel doa.
Poliziak adierazi du ez dakitela zehazki zergatik gertatu den ezbeharra, baina jakinarazi dute ez dela zauriturik egon.
