Diru-laguntzak eskatu dizkio Amurrioko Udalak Espainiako Gobernuko Energia, Turismo eta Agenda Digital Ministerioari. Hiru proiektu gauzatzeko baliatu nahi du udalak diru hori.
Argiteria berritzea izango litzateke egitasmo horietako bat, efizientzia eta aurrezpen energetikoa sustatu eta herriko hainbat guneren argiztapena hobetzeko. Diru-laguntza emanez gero, ministerioak proiektuaren % 50a finantzatuko luke, udaletik jakinarazi dutenez.
Beste proiektuetako bat oinezkoen mugikortasuna hobetzea izango luke helburu, “oinezkoen irisgarritasuna eta garraio publikoa hobetuaz, aldirietako aparkalekuak prestatuaz eta herriko bideak berrantolatuaz”. 900.000 euroko aurrekontua zehaztu du udalak horretarako.
Udal-eraikinen autokontsumorako energia
Eguzki-instalazio fotovoltaikoak jartzean datza hirugarren eta azken ekimena, “udal-erakinen autokontsumorako energia elektrikoa sortzea helburu”. Horretarako 70.000 euroko aurrekontua beharko duela aurreikusi du udalak.