Asier Benito Amurrioko gaztea hasi da Bilbao Athleticen jokatzen. Pasa den astean Queens Park Rangers Ingalaterrako klubaren 23 urtetik azpiko taldearen aurka neurtu zen eta berdindu zuten bere golari esker.
Astelehenean, aldiz, Portugaleteren kontra jokatu zuten eta 0-2 irabazi zuten. Asier Benitok gola egin zuen berriro.
Atzo Burgosekin lehiatu ziren eta Bilbao Athleticek galdu zuen 2-1. Asier Benitoren gola falta izan zen. Hala ere, amurrioarrak oso modu positiboan hasi du aurredenboraldia.