Gaur goizean entregatu diote Amurrioko alkateari aginte-makila berria. Javier Irabien artisauak egin du eta ezberdintasun bat dauka orain arte egon diren makuluekiko: ez du-genero markarik. “Aurreko makilan 'Alcalde' zegoen idatzita”, azaldu du Josune Irabien alkateak. Bastoi berrian, aldiz, euskarazko “Alkate” berba agertzen da soilik, hitz horrek gizonezko zein emakumezkoei egiten dielako erreferentzia.