Lau antzerki eta dantza emanaldi ikusi ahal izango dira Amurrioko Jaietan. Abuztuaren 12an “Bambalas” dantza ikuskizuna egongo da Frontoi kalean, 19:30ean. “Manneken Pis” instalazio artistikoaren txanda izango da 14an. Bi emanaldi eskainiko dituzke, 20:00etan eta 22:30ean. 16an “Itsaslapurrak” dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da, 20:00etan Juan Urrutia Plazan.
Bizikleta-akrobaziak izango ditu oinarri azken emanaldiak: “Funbox Factory”. 17an izango da zita, 19:00etan Urrutia jauregiko landan.