Koadrila berria sortu duzue. Nola sortu zen ideia?
Egun batean, Amurrioko jaien inguruan hitz egiten, zerbait aldatu behar zela pentsatu genuen. Kodrilako batek proposatu zuen ideia.
Lehenengo bi asteak gogorrak izan ziren. Ideia udalean proposatu genuen lehenbizi. Udala ados zegoen proposamenarekin, baina esan ziguten zaila izango zela aurtengo jaietarako koadrila egitea, estatutuak egon behar zirelako. Hala ere, gogotsu ekin genion lanari, eta bi astetan guztia egitea lortu dugu.
Zein da aurtengo jaiei begira duzuen helburua?
Jaiak animatzea, zarata ateratzea eta herriko festak berpiztea. Jaietako ekintza guztietan parte hartzeko asmoa dugu. Lehengo egunean, adibidez, Koadrilen Bazkaria egingo dugu .
Nondik dator izena?
Koadrilako batzuk txabola bat geneukan txikitan, guk eginikoa, zenbait abererekin. Hortik dator izena. Hiru lokalen artean osatu dugu nagusiki taldea: 55 kide gara, 13-21 urte bitartekoak. Mutilak gaude batez ere, baina baita zenbait neska ere.
Aspaldi ez dela Amurrion koadrila berririk sortzen. Zergatik izan liteke, zuen ustez?
Jendeak ez du arazoetan sartu nahi. Izan ere, zenbait erantzukizun dakartza horrelako talde bat egiteak.