Amurrioko eta Aiaraldeko musika taldeek osatuko dute jaietako musika eskaintza gehiena. Burubio Kultur Elkartearekin elkarlanean aritu da udala, eta tokiko hainbat musikari lotu dituzte festa girotzeko.
Abuztuaren 12an Mushkum, Astarte eta The Monkey Painters igoko dira Juan Urrutia plazako oholtzara, 23:30etik aurrera. Abuztuaren 14an, berriz, Etenik Ez trash metal taldeak joko du Su Ta Garren aurretik, toki berean. Iñaki Plaza trikitilari urduñarraren txanda izango da .
Jai Herrikoien Aldeko Egitarauan ere hartuko dute parte eskualdeko musikariek. Abuztuaren 13an, esaterako, Sound Gaua egingo da txosnagunean, Aiaraldea Sound System eta beste hiru gonbidaturen eskutik: Jah Inity, Sista Kata eta Euskal Dub Etxea.
Hortaz gain, ez da faltako ezta txistularien ohiko kontzertua ere. 13an egingo da, 19:30ean, San Anton Plazan.