Letobeko Parkera mugituko dira Larrabeko Jaiak

Erredakzioa 2017ko abu. 18a, 07:00

Kaleko konponketa lanengatik aldatu behar izan dute kokalekua. / Aiaraldea.eus

Gaur hasiko dira festak. Toki aldaketa kenduta, ez da berebiziko berrikuntzarik egongo egitarauan.

Egitarauari dagokionez, Larrabeko Jaiek ez dute aparteko berrikuntzarik izango aurten .“Magia saioa da aldatu dugun gauza bakarra”, adierazi du jai batzordeko kidea den Aintzane Tierrak, “BocaBeats ikuskizuna ekarriko dugu horren ordez”.

Bada, baina, aldaketa nabarmen bat: tokia. “Kaleko obrak direla eta jaia egiteko baliatzen genuen gunea ez dago erabiltzeko moduan”. Gauzak hala, Letobeko Parkera mugituko dituzte ekintzak.

Historia luzeko jaiak dira Larrabekoak, duela 50 urte baino gehiago sortu ziren. Gaur egun 10 lagun inguru daude jai batzordean, baina gainontzeko auzokideen iritziak ere kontuan izaten dituzte egitaraua osatzeko orduan. Gauzak hala, umeentzako eskaintza handitu zuten iaz. “Harrera ona izan zuen apustuak, eta aurten ildo hori lantzen jarraituko dugu”.

Letobeko parkea behin-behineko kokalekua den arren, batzordeko kideek ez dute baztertzen aurrerantzean jaiak bertan ospatzen jarraitzea. “Leku egokia izan daiteke, aurten duen harreraren arabera baloratuko dugu zer egin”.

EGITARAU OSOA

Abuztuak 18, ostirala

18:30 // Umeentzako jolasak

20:00 // Buruhandiak

20:30 // Herri afaria

21:00 // Gau-jaia Jumas Band taldearekin

22:00 // BocaBeats komedia

23:00 // Jumas Band taldearen kontzertuaren jarraipena

Abuztuak 19, larunbata

18:30 // Mus Txapelketa. Sariak:
1) 100 euro, txapela eta afaria Bideko jatetxean
2) 75 euro eta trofeoa
3) Bi patxaran botila
(Izen ematea: 20 euro. Partidak Txokano tabernan jokatuko dira)

Abuztuak 24, osteguna

10:00 // Txupinazoa

11:30 // Meza, hilerriko kaperan

12:00 // Umeentzako puzgarriak

13:00 // Patata tortilla txapelketa. Sariak:
1) 40 euro eta trofeoa
2) 30 euro eta trofeoa
3) 20 euro eta trofeoa

13:00 // Igel joko txapelketa
(Izen ematea: 1 euro)

14:00 // Sari banaketa eta zozketa

16:00 // Puzgarriak

17:00 // Umeentzako jolasak

19:00 // Txokolatada
(Umeentzat doan, helduentzat 0,20 euro)

20:15 // Umeentzako disko-antzerkia

21:30 // Zumba

23:30 // Jumas Band taldea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide