Garbiketa zerbitzu berezia antolatu du Amurrioko Udalak abuztuaren 12tik 17ra bitartean, jaiak direla medio.
Horretarako, jaiegun bakoitzean garbiketarako lehentasunak ezarri dira, aurreko egunean jende gehien biltzen dituzten azken ekintzen eremuen arabera eta egunaren lehenengo ekintzen arabera. Gune horiek garbitu ostean, udalerriaren ohiko garbiketa egingo da.
Txosnagunearen kasuan, antolatzaileek hartuko dute ardura eremua higiene-baldintza egokietan mantentzeaz, eta, bestetik, enpresako langileek eremuaren kanpoaldea eta gune publikoak garbituko dituzte.
Cespa enpresak hurrengo bitartekoak baliatuko ditu: hamar langile bide-saneamenduko zaborra eta pilatutako zikinkeria kentzeko, kamioi baldeatzailea, kalea garbitzeko kamioia eta presio handiko tutuak, desinfektatzaileak eta usain txarra kentzeko produktuak.