Gaur piztuko dute Amurrioko jaietako suziria. Abuztuak 17 bitarte egongo da Iguarrakoa Juan Urrutia plazan zintzilik. Jai herrikoien aldeko batzordeak, aldiz, atzo 19:30ean abiatu zuen egitaraua. Lehendabizi bertsopoteoa egin zuten herriko zenbait kale eta tabernetatik. Ondoren, herri afaria izan zuten parkean, 230 lagun elkartu ziren; eta DJ Bullen emanaldia egon zen segidan.
Gaurtik ostegunera makina bat ekintza egongo dira. Auaraldea hedabideak jarraipen berezia egingo du.