Juan Urrutia plazan hasi da Amurrioko Jaien hirugarren eguna, tokiko ekoizleen azokarekin eta marmitako txapelketarekin. 18 kazola aurkeztu dira norgehiagoka gastronomiko horretara eta Spinning Group taldeak lortu du lehen saria.
Eguerdian koadrilek hartu dute festaren lekukoa. Kalejiran abiatu dira Matias Landaburura, bertan bazkaltzeko. Arratsaldean, aldiz, jokoak egingo dituzte.
Gauean aldiz, metal doinuek hartuko dute herria, Etenik Ez eta Su Ta Gar taldeek joko baitute.