San Rokeko zelaian ospatu zen Amurrioko Jaien azken eguna. Mendiko Lagunak taldeak antolatzen du bertan egiten den ospakizuna. Bakailu eta Tortilla Txapelketa egin zen, zeinetara 6 kazola eta 57 arrautz-opila aurkeztu ziren. Anaitasun bazkaria egon zen gero. Ehunka lagun igo ziren zelaira, eguraldia lagun, festaz gozatzera.