Atzo izan zen Amurrioko Jaien azken eguna. San Rokeko zelaian ospatu zen festaren gehiengoa. Bertan egin ziren Tortila eta Marmitako Txapelketak eta herri bazkaria. Ehunka lagun bildu ziren goiz eta eguerdia zuhaitzen itzalpean igarotzeko asmoarekin.