Asteartetik asteazkenera luzatuko dira Aloriako Jaiak. Goizean goiz hasiko da festa, 7:30ean izango baita txupinazoa. Herri bazkaria, alborada, mus txapelketa eta DJ Juanmaren emanaldia egongo dira gero.
Asteazkenean, aldiz, puzgarriak, zezen mekanikoa eta aparra gehitu dira festara. Goizeko ordu txikietara arte luzatuko da festa, 3:00etan galtza lasterketa egingo dutelako.
EGITARAU OSOA
Abuztuak 29, asteartea
07:30 // Jaien hasiera suziri eta kanpai hotsekin
12:00 // Meza
13:00 // Euskal dantzak
15:00 // Herri bazkaria
16:30 // Alboradak
17:00 // Mus txapelketa
1. Saria: 300 euro
2. Saria: 150 euro
3. Saria: 90 euro
4. Saria: 60 euro
18:00 // Haur jolasak
23:00 // DJ Juanma
Abuztuak 30, asteazkena
07:30 // Kanpai hotsak eta suziriekin diana
13:00 // Hildakoen omenezko meza
15:00 // Herri bazkaria
18:00 // Puzgarriak, zezen mekanikoa eta apar festa
21:00 // Parrilada herrikoia
21:00 // Disko-festa Mark Marcosekin
23:00 // Diskofestaren jarraipena
03:00 // Atleta topaketa: Mila galtzetan
04:00 // Jaien amaiera eta lasterketaren sari banaketa