Felix Murga kaleko 8. zenbakian egongo da osasun zentro berria eta irailaren 8an hasiko da etengabeko arreta gunea eskaintzen, 17:00etatik aurrera.
Gainerako zerbitzuak bertan emango dituzte irailaren 11tik aurrera, goizeko 08:00etan.

Jardunaldi irekiak
Osasun azpiegitura berriak ezagutarazteko, Osakidetzak ate irekiko jardunaldiak gauzatuko ditu irailaren 6an eta 7an. Edonork eman dezake izena eta 14:00etatik 15:00ak arte egingo dituzte bisitak.
