Atzo goizean ekin zieten ospakizunei. Eguraldia lagun, makina bat herritar bildu ziren plazan Aiara dantza taldearen emanaldiaz gozatzera. Gaur bukatuko dira festak, baina ekitaldi ugari izango dituzte: haurrentzat jolas parkea, herri bazkaria, parrillada herrikoia, diskodantza... Goizeko ordu txikitan izango da, ordea, ekimen bitxiena: atleta topaketa.