Laguntza jasotzeko beharrezkoa izango da 2016an Amurrion erroldatuta egotea eta oraindik ere mantentzea. Gurasoek jasoko dute ekarpen ekonomikoa eta 10.000 euro bideratuko dituzte guztira ekimenera.
Asmoa da jaiotzak eta adopzioak sustatzea eta babes gehiago ematea familiei. Abuztuaren 14an argitaratu zuten deialdia eta 30 egun naturaleko epea eman zuten eskaerak aurkezteko.