Gaur 10:30ean ekin diote Osakidetzako azpiegitura berria inauguratzeari. Hori bai, ezingo da guztiz erabili irailaren 11ra arte. 8an larrialdiak bertan hasiko dira artatzen.
Eraikin berria 1.340 metro karratuz osatuta dago eta 3.269.016 euroko inbertsioa behar izan du. Amurrio, Artziniega, Urduña eta Aiarako biztanleentzako zerbitzua emango du laster.
34 langile arituko dira Amurrion; 6 familia-mediku, 3 pediatra, 7 erizain, emagin 1, erizaintza laguntzaile 1, 3 administrari, zeladore 1, Etengabeko Arreta Gunean 4 mediku, 4 erizain eta 4 zeladore.
Anbulatorioaren espazio antolakuntza hurrengo da:
- Bezeroen arreta eremua eta administrazioa (341 m karratu)
- Larrialdiak eta Etengabeko Arreta Gunea: sendaketa gela, odol-ateratze gela, proba funtzionalen gela, medikunzta eta erizaintza kontsultak eta langileentzako gune pribatua.
- Pediatria (167,5 metro karratu): medikuntzako 3 kontsulta eta erizantzarako beste 3, aldagelak eta haurrentzako komunak.
- Familia medikuntza: 6 kontsulta eta itxaron guneak.
- Emakumeari arreta: emagin kontsulta, erabilera anitzeko 2 gela, gimnasioa eta komunak eta itxarongela.