EH Bilduk gogoratu nahi du Arabako Foru Aldundiko batzar nagusian adostu zutela A-625 proiektua moldatu behar zela. Helburua da 2019an hastea lanak, baina aurretik Saratxoko eta Lekamañako Administrazio Batzarrekin eta Urduñako eta Amurrioko Udalekin adostu behar dituzte errepideko aldaketak.
Horregatik, EH Bilduk uste du irailaren 30ean bukatu behar dela proiektua aurkezteko epea. Koalizioaren ustez, ahalik eta lur gutxien okupatu behar du egitasmo berriak adostasuna lortzeko.