Gaur edadetuak izango dira nagusi, 12:00etan meza egongo baita, eta 14:00etan jubilatuentzat bazkaria Garrastatxuko txosnan.
Larunbata egun nagusia
Larunbatak pilatuko ditu ekintza gehien. 11:00etan hasiko da eguna haragi paella txapelketarekin. 13:30ean aurkeztu beharko dituzte platerak. 12:00etan, aldiz, meza egongo da. Dantzaldiak izango dira jaun eta jabe ondoren, Patxi Perezen dantza-plaza egongo baita 20:30ean, eta 23:30ean Rubarekin disko-festa.
Igandean, ostera, abesbatzaren emanaldia edukiko dute goizean, 12:30ean. 17:00etan brisketa eta mus txapelketa antolatuko dute. Umeek, aldiz, hainbat jolasez gozatzeko parada izango dute 17:30etik aurrera. Arratsalde erdian -18:30ean- egingo dute txokolatada, eta segidan ekingo diote pilota partidei.