Bertsolari Txapelketa Nagusiak presentzia nabarmena izango du Aiaraldean, Amurrion jokatuko baita lehiaketaren bosgarren finalaurrekoa. Azaroaren 19an, 17:00etan Bañueta kiroldegian. Sarrerak salgai daude dagoeneko www.bertsosarrerak.eus atarian.
Irailaren 23an abiatuko da txapelketa eta abenduaren 17an izango da finala. Antolatzaileek azpimarratu dute aurtengoa izango dela “euskararen zazpi lurraldeetara” iritsiko den lehen edizioa, ondorengo herrietan egingo baitira saioak: Baigorri, Segura, Leitza, Zalla, Zumaia, Tolosa, Bastida, Irun, Maule-Lextarre, Durango, Amurrio, Donibane Lohizune, Iruñea eta Barakaldon.