Hiru pertsona atxilotu dituzte Miñoiek -Foru Aldundiaren poliziek- gaur goizaldean Baranbion, hedabideek zabaldu dutenez. Furgoneta batean zioazen hiru lagunak poliziak gelditu dituenean. Ibilgailuaren atzeko aldean marihuana landarez betetako hiru saku aurkitu dituzte Miñoiek, eta beste bi maleteroan. 46 kilo kalamu topatu dituzte guztira.
Amurrioko epaitegiaren esku
Goizeko hirurak aldera atxilotu dituzte hiru pertsonak, 29, 35 eta 37 urtekoak. Ertzaintzak eraman ditu atxilotuak eta Amurrioko epaitegiaren esku utzi ditu.