Parapentea praktikatzen zegoen emakume bat zauritu da gaur arratsaldean Amurrion, lurrera 6-8 metro inguruko altueratik erorita. 17:00ak aldera gertatu da ezbeharra.
Ertzaintzaren bi patruila eta anbulantzia bat bertaratu dira erorketa tokira, auzokide batek deituta. Galdakaoko ospitalera eraman dute zauritua.