Artzain Eguna ospatu zen igandean Amurrion. Goizetik arratsaldera arte iraun zuen ospakizunak, eta herriko hainbat kaleetan barrena zabaldu zen giroa. Tokiko produktuen azoka egon zen Juan Urrutia Plazan. Parkean, aldiz, artalde ugari egon ziren ikusgai. Arabako artzainei omenaldia egin zitzaien eguerdian, ogibide horren mantentze eta trasmisioan eginiko lanagatik.