Nerbioi Errugby taldeak doako hilabeteko proba eskainiko die 8 eta 18 urte bitarteko gazteei. Hilabete horretan interesdunek baloratu ahalko dute jarraitu nahi duten klubean. Kirolaren praktika ez ezik, bere filosofia ere ezagutu dezakete.
Taldeak bere 7. denboraldia abiatuko du eta izena emateko 655 708 812 eta 616 505 076 telefono zenbakietara deitu behar da.