Nerbioi Errugby taldeak hilabeteko proba egiteko aukera emango die gazteei

Reforren jokatzen dute errugbira. / Aiaraldea.eus

Nerbioi Errugby taldeak urrian izena emateko parada emango die 8 eta 18 urte bitarteko gazteei.

Nerbioi Errugby taldeak doako hilabeteko proba eskainiko die 8 eta 18 urte bitarteko gazteei. Hilabete horretan interesdunek baloratu ahalko dute jarraitu nahi duten klubean. Kirolaren praktika ez ezik, bere filosofia ere ezagutu dezakete.

Taldeak bere 7. denboraldia abiatuko du eta izena emateko 655 708 812 eta 616 505 076 telefono zenbakietara deitu behar da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide