4.000 kilo mahats inguru lapurtu zituzten iragan ostegunean Artomañako txakolindegi batean. Txakolindegiko jabea larunbatean konturatu zen mahatsa falta zitzaiola, nahiz eta egun batzuk lehenago 500 kilo desagertu zitzaizkion.
Hori dela eta, erne egoteko eskatu dute Arabako Txakolina Jatorrizko Izendapeneko arduradunek, “mota horretako produktuek ibilbide motza dutelako eta, horregatik, posiblea delako hurbileko tokiren batean saltzen saiatzea”.