20.000 euroko diru-laguntza bat bideratuko du Amurrioko Udalak herrian enpresa txikiak sortzea sustatzeko. 2.000 euroko diru laguntza jasoko du aurkezten den proiektu bakoitzak, gehien jota.
Deialdira aurkezteko honako baldintza hauek bete behar dira: duela bi urtetik egotea gutxienez herrian erroldatuta eta enpresa-ekimen bat abian jarri izana 2016ko azaroaren 21aren eta 2017ko azaroaren 20aren artean. Laguntza jasotzen duten pertsonek enpresako gastuen bidez justifikatu beharko dute jasotako diruaren erabilera.
Hemen lortu daiteke deialdiaren gaineko informazio gehiago.