Bihar -irailak 30, larunbata- izango dira Amurrioko Bañueta auzoko jaiak. Egitarau oparoa prestatu dute jai batzordeko kideek, goizetik gauera arte luzatuko dena. Kirolak presentzia handia izango du festan: goizean irteera mikologikoa eta txirrindularitza txapelketa egongo dira eta arratsaldean mugendo tailerra eta erakustaldia egingo dituzte. Umeentzako eskaintza ere egongo da, arratsaldean. Parranda egin nahi dutenek aukera izango dute gaua luzatzeko, 22:30ean hasiko de berbenarekin.
EGITARAU OSOA
9:00 // Irteera mikologikoa auzoko mendietatik
11:00 // Arabako txirrindularitza eskolaren txapelketa
12:25 // Txupinazoa
12:30 // Trikipoteoa auzoko tabernetatik
14:30 // Bazkari herrikoia
17:00 // Mus txapelketa
17:00 / Umeentzako jokoak, DJ Jairok girotuta, opari eta sorpresekin
18:00 // Txokolatada
19:00 // Mugendo tailer eta erakustaldia
20:30 // Parrillada herrikoia (Tiketak 2 eurotan salgai, bertan)
22:30 // Berbena disko-dantzarekin eta txartelen zozketa (txartelak eta jaietako zapiak salgai egongo dira auzoko taberna eta establezimenduetan)