LIFE Good Local Adapt izeneko programa pilotuan parte hartzen ari da Amurrioko Udala, Balmaseda eta Legazpiko tokiko erakundeekin batera. Udalerria klima-aldaketara moldatzea da egitasmoaren xedea, eta momentuz herriko bi auzotan garatuko da: Goikolarran eta Landakon. “Proiektuaren asmoa da udalerrian klima-aldaketaren gaineko ezagutza hobetzeko ekintzak identifikatzea eta, herritarrekin batera, horretara moldatzeko konponbideak zehaztea, gero udalak martxan jar ditzan”, azaldu dute tokiko erakundetik.
Etxez etxe inkestak egingo dituzte horretarako bi auzoetan, urrian. “Informazioa bildu ostean, klima-aldaketara moldatzeko konponbideak zehaztuko dira”, jakinarazi du Josune Irabien Amurrioko alkateak.
Europar Batasunak finantzatzen du proiektua, beste erakunde batzuekin batera. Hiru urteko iraupena izango du, 2020. urtera arte.