Bi ibilbide egongo dira ohitura jarraiki. Luzeak 36 kilometro izango ditu eta motzak 23 kilometro. Babio, Ungino, Eskutxi eta Somo mendiak zeharkatuko dituzte parte-hartzaileek azaroaren 5ean.
XXXI. ediziora helduko dira aurten eta aurreko urteotan legez, argazki eta bideoen lehiaketa egingo dute. Horrez gain, txalapartariak topatu dituzte mendizaleek bidean eta amaieran oroigarriak banatuko dituzte.
Mendiko Lagunak azpimarratzen du beti Gorobel ibilaldia ez dela korrika eta presaka betetzeko, baizik eta paisaiaz gozatzeko aukera ematen dutela. Ondorioz, ez dute denborarik hartzen eta antolatzaileek ez dute sustatzen inolako lehiakortasunik.
Hemen ikusgai taldeak sortutako bideoa: