2017/10/17 - 2017/11/14 18:00

Ikastaroa

Enplegua bilatzeko motibazio-pilulak

Enplegua bilatzeko motibazio-pilulak
Refor enpresaldea, Amurrio

Jarduera hau, Amurrioko Udalaren Gazte Enplegu Planak diruz lagundua, ReforAmuriro Enpresaldean egingo da lau asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara. Lau saio gidatu egingo dira: lau coachek, saiootan, enplegu-bilaketaren prozesuari ekiteko eta prozesu hori sormenez gauzatu eta nahi den enplegua lortzeko baliabide oso erabilgarriak azalduko dituzte. Jorge Ortiz de Urtaranek piluletako lehenengoa gidatuko du, urriaren 18an: “¿Y ahora por qué no? Si trabajamos un tercio de nuestro día… Mejor hacerlo en algo que realmente nos guste” (Eta orain zergatik ez? Gure egunaren herena lanean igarotzen badugu... Hobe benetan gustatzen zaigun zerbaitetan jardun).

 

Bigarren saioa, urriaren 25ean, Sergio Ezpeleta kirol arloko coachak gidatuko du, eta emozioak kudeatzen ikasteko dinamikak eta tresnak landuko ditu. Haren beraren hitzetan: “Zeu zara zure bizitzan agintzen duen bakarra; erabaki nor izan nahi duzun”. Hirugarren saioan, azaroaren 8an, Atlantako 96ko Jokoetan urrea eraman zuen gimnasta olinpiko bat arituko da hizlari: Estibaliz Martinez. Urrea lortu ostean, kirol-ibilbidea utzi behar izan zuen lesio baten ondorioz. Martinezek, bere esperientzian oinarrituta, bizitzaren aldaketetara optimismoz eta jarrera onez moldatzearen garrantzia azalduko du. Azkenik, Aitor Carmonak, azaroaren 15ean, “Tu actitud cuenta más que tu currículo” (Zure jarrera zure curriculuma baino garrantzitsuagoa da) izeneko saioan, lan-merkatura arrakastaz sartzeko eskuragarri ditugun baliabideak deskubrituko dizkigu.

 

Saio hauen guztien helburua da parte-hartzaileak ahalduntzea eta nahi dugun lana lortzeko eskura ditugun askotariko tresna baliotsuak erakustea. Izan ere, ahal dela sinestea, ahal izateko lehen urratsa da. Saio hauek enplegu bila dabiltzan edo lan-munduaren aldaketei aurre egiteko motibazioa lortu nahi duten pertsonentzat antolatu dira; bereziki, kalitatezko lehen enpleguaren bila dabiltzan gazte amurrioarrentzat. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bidean-ekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo empresa@amurriobidean.org helbidera idatzita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide