22.310 euroko diru-laguntza eskatu dio Amurrioko Udalak Eusko Jaurlaritzari, Elexondo pasealekuan obrak egiteko. Honako berrikuntza hauek egin nahi dituzte tokiko erakundeak: parterreak eta zuhaitz-txorkoak kentzea, zorua birmoldatzea eta hiri-altzariak berritzea. Guztira 39.826 euroko aurrekontua baliatuko dute hori egiteko.