"Hizlarien txokoa" deitu diote ekimenari, eta hamar minutuko emanaldiak izango dira. Eskualdeko hainbat sortzailek hartuko dute parte: Eriz Perez musikari urduñarrak, Luis Vil eta Juncal Altzugarai abeslariek edota Izar Mendiguren bertsolariak kasu.
Artista ugari oholtzaratuko dira lagunek antolatutako jaialdian: Kokein (Jatsu, Iker eta Zaloa), Toro (Doctor Deseo), Josu Bergara, La Basu, Gorka Suaia eta Endika Lahaine, Eneko Ostolaza eta Unai Bergara (Oliba Gorriak), Maria eta Ruben Rivero, Gorka Chamorro, Eneritz Aulestia, Oier eta Gurutze (Asla), Ez prezioa (performancea) eta Lutxo Egia, besteak beste. Poesiak ere izango du tartea; Ibon Zubieta, Pablo Muller, Karla Alonso eta Javi Arnaizen eskutik. Bertsolariak ere izango dira: Iñaki Viñaspre, Izar MEndiguren, Ander Solozabal eta Oihana Bartra kasu. Beste batzuek, aldiz, bideo bidez helaraziko diote elkartasuna Remirezi. Horien artean daude KOP taldea, Zuriñe Hidalgo (Hesian), Katixa Agirre idazlea, Itziarren Semeak, Los chicos del maiz edota Estricalla taldeak.
Remirezen lagunek antolatu dute elkartasun emanaldia, eta Bilbiko eragileak ere bertan izango direla aurreratu dute.